Iraurgiko haur masaje ikastaroa larunbat honetan amaituko da

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 3a, 18:02

Gurasoak eta haurrak masaje ikastaroan

Datozen hilabeteetan ikastaro berria martxan jartzeko asmoa dago, taldea osatuz gero.

"Haur masajeak sortzen dituen loturak oso garrantzitsuak dira haurren eta gurasoen arteko komunikaziorako"

larunbat honetan amaituko da azken asteetan Iraurgi Ikastetxeko haur eskolan eskaini duten haur masaje ikastaroa. Ikastaroa oraindik lau hankatan ibiltzen ez direnen ume eta familiekin egin da. Ikastaro hau amaitutzat emango den arren datozen hilabetetan beste talde batzuk sortuz gero, berriro ere ikastaroa martxan jarriko dela adierazi dute ikastetxekoek eta interesa duenak parte hartzeko aukera izango du modu horretan. Hori dela eta parte hartu nahiko lukeenak 943-816380 telefono zenbakira deitzea eta Anagatik galdetzea besterik ez du.

Haur masajeak "onura asko" ditu eta horietako bat gurasoak eta haurraren arteko lotura sortzen eta aberasten edo garatzen laguntzen duela da. "Lotura hauek oso garrantzitsuak dira euren erlazio eta komunikaziorako", antolatzaileen iritziz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide