II. Autokros Diska-festa izango da bihar Inoxen

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 4a, 11:02

.17:00etatik 21:00etara DJak, kart-ak, simuladoreak eta hainbat sari irabazteko aukera izango da

Iaz 1.6000 lagun bildu ziren Inoxen dantzalekuan

Iaz 1.600 lagun bildu ziren Inox dantzalekuan, I. Autokros diskofestan. Eta aurten "arrakasta errepikatu" nahi dute antolatzaileek. Bihar, larunbata, 17:00etatik 21:00etara, autozaleen gune bilakatuko da dantzalekua. Bertan, Barrenola-Azpiazu kart-cross taldea aurkeztearekin bat, berrikuntzaz betetako festa antolatu dute taldeak eta haien babesleek.

Aurten festa dantzaleku barruan eta atarian egingo dute, "erretzaileekin pentsatuz". Hala adierazi du Igor AgirrebeƱa Barrenola pilotuak. Barruan kartkrossen erakusketa egongo da, beste gauzaren artean. Kanpoan, berriz, bi simulagailu egongo dira, baita haur nahiz helduentzako kart-ak ere. KTM, Husquqarna, Alfer eta beste hainbat markatako motoen postua ipiniko dute, eta Hummer motako auto handi bat ere izango da bertan, musika ekipo handi batekin.

Sarrera doan izango da, eta hurbiltzen direnen artean hiru sari zozkatuko dituzte: lehena, Lagunak auto eskolak emango duen gida-baimena; bigarren, Rneumatikoak-ekoek emango dituzten bi gurpil, eta hirugarrenik, DTMk oparituko duen olio eta filtro aldaketa. Taldearen babesleak erakustearekin batera (1 Formulako babeslea, Red Bull, tartean), jendeak autoen inguruan arratsalde alaia igarotzea izango da helburua

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide