Gazteria sailak bi ikastaro antolatu ditu 18 urtetik gorakoentzat

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 4a, 14:02

Arropak kustomizatzeko ikastaroa eta 0-5 urte bitarteko haurren jolas eta kantei buruzko ikastaroak dira

Izena otsailaren 11 baino lehen eman beharko da Gazte Informazio Bulegoan

Gazteria sailak bi ikastaro antolatu ditu 18 urtetik gorako herriatrrentzat: arropa kustomizatzeko ikastaroa eta 0-5 urte bitatreko haurren jolas eta kentei buruzko ikastaroa. Izena emateko epea zabalik da jada otsailaren 11 bitartean. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko: Gazte Informazio Bulegoa, Plaza Txikia z/g helbidean, 943-157160 telefonoan edo gib@azpeitia.net helbide elektronikoan.

Arropak kustomizatzeko ikastaroa

Arropak kustomitzatzeko ikastaroa Itxaso del Rey moda diseinatzaileak eskainiko du otsailaren 17tik apirilaren 7a bitarteko ostegunetan. 19:00etatik 21:00etara izango da ikastaroa, 16 ordu guztira eta 40 euro kostako da (35 euro gazte txartel, ikasle eta langabetu txartelarekin). Ikastaroaren helburua erabiltzen ez diren jantziak birziklatzea eta berrerabiltzea da, norberaren irudimena eta sormena erabiliz.

Haurren jolasak eta kantak

0-5 urte bitarteko haurrentzako jolasak eta kantak ikasteko aukera izango da Urtxintxa eskolaren eskutik. Otsailaren 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean, 18:30etik 20:30era izango da ikastaroa, 6 ordukoa. 30 euro kostako da (25 euro gazte txartel, ikasle eta langabetu txartelarekin). Ikastaro hau guraso, irakasle eta begiraleei zuzenduta dago, haur txikiekin euskaraz jolasteko eta abesteko tresnak ikas ditzaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide