Higiezinen zergan famili ugarientzat hobariak

Uztarria.eus 2011ko ots. 7a, 10:02

Eskaria egiteko epea martxoaren 31n bukatuko da

Udalak jakinarazi duenez, "euren jabetzako ondasun higiezinengatik ordaintzen duten kuotaren arabera, OHZn (Kontribuzioan) %50 arteko hobaria jaso dezakete"

Familia ugariek Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (Kontribuzioan) hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 1z geroztik. Martxoaren 31n bukatuko da eskaerak egiteko epea. Udaletik jakinarazi dutenez, "euren jabetzako ondasun higiezinengatik ordaintzen duten kuotaren arabera, OHZn (Kontribuzioan) %50 arteko hobaria jaso dezakete".

Eskaera udaletxeko sarreran eta garaian indarrean dagoen famili ugarien titulua eta Azpeititik kanpoko ondasunik izango balu, haren azken Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide