Dagoeneko erosi daitezke 'Irrien lagunak' ikuskizunerako sarrerak

Uztarria.eus 2011ko ots. 7a, 12:02

Kilometroak 2011ren aldeko ekitaldia izango da Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldia

Hilaren 19an, zapatuan, izango da Izarraitz pilotalekuan, 16:00etan eta 18:30ean

Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotea Pupu eta Lore umeekin etorriko dira Azpeitira, hilaren 19an. Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna, Kilometroak 2011ren alde antolatu dute Uztaro haurreskolak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Izarraitz pilotalekuan izango da. Bi emanaldi eskainiko dituzte; 16:00etan eta 18:30ean, eta bi sarrerek kolore desberdina izango dute.

Gaur, astelehena, jarri dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sei euro balio dute sarrerek eta pertsonako bat erosi beharko da. Gainera, segurtasun neurriak tarteko, ikusle kopurua mugatua izango da.

Sarrerak honako lekuetan erosi ahal dira:

Azpeitian Kilometroak 2011ko dendan, Udal Kiroldegiko tabernan, Uztaro haurreskolan, Lasa gozotegian eta Pastorkua, Ametsa eta Eguzkitza tabernetan. Errezilgo dendan ere erosteko aukera izango da. Azkoitian, berriz, Yalai gozotegian eta Zestoan, Mairi estankoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide