Ikasberriko ikasleak Uztarrian izan dira

Uztarria.eus 2011ko ots. 7a, 20:02

Ikasberriko ikasleak aldizkariaren gaineko azalpenei adi, gaur arratsaldeko bisitaldian.

Aldizkariaz, webguneaz eta Uztarria Komunikazio Taldearen gaineko xehetasunez azalpenak jaso dituzte

Batxilergoko informatika ikastaroan dabiltzan dozena bat lagun izan dira bisitan

Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak bisitan izan dira gaur arratsaldean Uztarriaren egoitzan.

Batxilergoko informatika ikastaroan dabiltzan dozena bat lagun izan dira bisitan, irakaslearekin batera, Uztarria Komunikazio Taldearen lanaz informazioa jaso eta, bide batez, ikasle beraiek aipatutako ikastaroan landu dituzten zenbait gairen erabilera praktikoa Uztarrian nola gauzatzen duten ikusteko.

Aldizkariaz, webguneaz eta Uztarria Komunikazio Taldearen gaineko xehetasunez azalpenak jaso dituzte Ikasberriko neska-mutilek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide