Mendizaleei zuzendutako Joxe Takolo beken oinarriak argitaratu dira

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 8a, 11:02

Euskal Herrian goi-mendizaletasuna xede duten jarduerei 4.200 euro emango dizkie Udalak aurten

Eskariak martxoaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira

Azpeitiko Udalak 2011ko Joxe Takolo Bekaren ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak argitaratu ditu. Mendi Federazioko kide izanik, urtero diru-laguntzak ematen dizkie goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta originaltasunezko proiektuak antolatzen dituzten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein erako taldeei. Udalak aurten 4.200 euro emango ditu diru-laguntzetan.

Eskariak martxoaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira, eta bekak esleitzeko batzorde tekniko bat osatuko da, erakundeen hiru ordezkarik eta gai horretan adituak diren zazpi kidek osatuta. Hark honakoak hartuko ditu kontuan ebazpenerako: Egin nahi den jardueraren kalitatea, partaide kopurua, iraupena eta zabalkundea, jardueren finantziazioa, kirol eta gizarte mailan duen interesa edo antzeko kirol programa edo eskaintzarik ez egotea, baita jarduera hori kulifikatutako pertsonal teknikoak garatzea ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide