Txotx independentista izango da zapatuan

Uztarria.eus 2011ko ots. 8a, 12:02

Herritar batzuk txotxa iragartzen duen kartela eskutan hartuta.

Berdura plazan izango da, 20:00etan hasita

Arratsaldean hiru kontzertu egongo dira Orkatz Kultur Elkartean, Txarrantxan eta Urtzi tabernetan

Datorren zapatuan, hilak 12, Txotx independentista egingo dute Azoka Plazan, 20:00etan hasita. Afarirako sarrerak Orkatz Kultur Elkartean erosi daitezke; langileek 18 euro eta gainontzekoek 12 euro.

Menua honakoa izango da: urdaiazpiko tortila, haragia tomatearekin eta piperrekin, postrea eta kafea. Afaria prestatzeko lanak hamabost herritarrek egingo dituzte.

Afari bukaeran legalizazioaren aldeko zozketa egingo dute. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete, "ekimena antolatzen lagundu diguten herritar guztiei". Horien arabera, "ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko urrats txiki bat izango da txotxa eta otsailaren 19an, Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako bidean, tarteko helmuga izango da".

Kontzertuak arratsaldean

Txotxa 20:00etan hasiko da, baina aurretik hiru kontzertu izango dira. 17:00etan, Harrika taldeak eskainiko du kontzertua Orkatz Kultur Elkartean. Ondoren, 18:00ak aldean, B.C. BOMBS taldeak Txarrantxan joko du eta, 19:00ak inguruan, Berling Burning alemaniar taldeak emango du kontzertua Urtzi tabernan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide