Korrika 17 gerturatzen ari dela-eta, Korrika Batzordea osatzeko lehen bilera egingo dute

Uztarria.eus 2011ko ots. 9a, 11:02

Datorren asteartean, hilak 15, izango da 19:30ean hasita

Apirilaren 13an pasatuko da Azpeititik, 18:30ak aldera

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari! da 17. Korrikaren leloa. Aurtengo korrika TrebiƱun hasiko da apirilaren 7an eta hamar egun beranduago, apirilaren 17an, bukatuko da Donostian. Aurtengo omendua Euskaltzaindia izango da.

Korrika 17 apirilaren 13an pasatuko da Azpeititik, 18:30ak aldera. Korrika gerturatzen ari dela-eta, Korrika Batzordea eratzeko lehenenego batzarra egingo dute datorren asteartean, hilak 15, 19:30ean hasita. Udaltzaingoaren bulego ondoan elkartuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "norbanako zein eragile orok hartu dezake parte Batzordearen eraketan".

Korrikaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero egin klik hemen

.17. Korrikaren abestia entzuteko egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide