Uztaro haurreskolak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik jakinarazi dutenez, Ongi etorri Pupu eta Lore
ikuskizunerako sarrerak badaude oraindik.
Sarrerak honako lekuetan erosi ahal dira:
Azpeitian Kilometroak 2011ko dendan, Udal Kiroldegiko tabernan. Errezilgo dendan ere erosteko aukera izango da. Azkoitian, berriz, Yalai gozotegian eta Zestoan, Mairi estankoan.
Hilaren 19an, zapatuan, Izarraitz pilotalekuan izango dira emanaldiak: 16:00etan eta 18:30ean, eta bi sarrerek kolore desberdina izango dute.