Azpeitiko Udal Liburutegiak 29.387 erabiltzaile izan zituen iaz. Erabiltzaile horietatik 722k Wifia erabili zuten eta 31.838 liburu mailegatu ziren guztira. Egun, 3.595 bazkide ditu Udal Liburutegiak, eta 2010. urtean 540 pertsona egin ziren bazkide.
Iaz, helduentzako euskarazko liburuen artean, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao
izan zen irakurriena. Bigarren irakurriena, aldiz, Karmele Jaioren Musika Airean
. Gaztelerazkoen artean, Dan Brownen El simbolo perdido
liburua izan zen mailegatuena, eta Angeles Casoren Contra el viento
bigarren mailegatuena.
Haur eta gaztetxoen literatura
Umeen literaturan, 0-4 urte bitartekoen artean, Joe Lodgeren Zenbat, Kroko?
eta Zer diozu, Kroko?
liburuak izan dira euskarazko irakurrienak.
.5 eta 7 urte bitarteko gaztetxoen artean irakurrienak, Toti Martinez de Lezearen Nur eta herensugearen tenplua
eta Knister-en Kika supersorgina mendebalde basatian
liburuak izan dira.
Hamabi urtetik gorako gaztetxoek, euskarazko liburuen artean, gehien mailegatu dituzten liburuak honakoak dira: Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian
eta Gloria Llobet-en Zugan pentsatuko dut
. Gaztelerazkoetan, berriz, L. Gallego Garciaren Alas de fuego
eta Alas negras
izan dira mailegatuenak.