Joan den zapatuan, hilak 12, hainbat lagun elkartu zen ezker abertzalearen legalizazioa aldarrikatzeko antolatutako txotxean. 20:00ak inguruan hasi zen afaria eta jan-edanerako aukera izan zuten Plaza berdurara bertaratu zirenek. Antolatzaileen arabera, txotx "arrakastatsua" izan zen zapatukoa.
Azken asteotan saldu dituzten zozketa txartelen zenbaki saritua ere jakinarazi zuten afalostean. 1668 zenbakia izan zen saritua. Irabazleak, bainuetxean asteburuko egonaldia eskuratuko du, eta, horretarako, azpeitiaeginez@gmail.com helbidera idatzi beharko du.
Kontzertuak ere bai
Arratsaldean, kontzertuak izan ziren Orkatz, Txarrantxa eta Urtzi tabernetan. 17:00etan, Harrika taldeak Orkatzen eskaini zuen kontzertua; 18:00etan, B.C. BOMBS taldeak Txarrantxan eta, 19:00etan, Berlin Burning taldeak Urtzin. Antolatzaileen esanetan, "emanaldi hauek ere arrakasta izan zuten".