Azpeitiko bost establezimenduk jaso dute kalitatearen ziurtagiria

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 15a, 11:02

Iraurgi Lantzenek banatu zituen Eusko Jaurlaritzaren kalitate turistikoaren ziurtagiriak

Mikel Uria jatetxeak, Kiruri jatetxeak, Jai Alai jatetxeak, Larrañaga hotel-jatetxeak eta Burnibidearen Euskal Museoak jaso zuten diploma

Iraurgi Lantzenek Urola Erdiko saltokiei Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria banatu zien joan den astean, Azkoitiko Intsausti Jauregian egin zuten ekitaldian. Bertan, ziurtagiria iaz lortu zuen Mikel Uria jatetxeak jaso zuen diploma. Horrez gain, 2009. urtean ziurtagiria lortu zuen zenbait establezimenduk bigarren zikloa gainditu dute orain, eta horiek ere jaso zuten ziurtagiria. Kiruri jatetxea, Jai Alai jatetxea, Larrañaga hotel-jatetxea eta Burnibidearen Euskal Museoa.

Saltoki horietako kideez gain, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendaria, Jose Urbistondo Azpeitiko Udaleko Turismo zinegotzia eta Asier Aranbarri Azkoitiko alkate eta Iraurgi Lantzeneko lehendakari ordea izan ziren ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide