Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2011ko ots. 15a, 11:02

.18:30eko emanaldirako sarrerak izango dira

Emanaldien sarreren zozketan parte hartzeko Nola izena dute Pirritxen ume bikiek? galderari erantzun behar zaio

Uztarria Komunikazio Taldeak datorren zapatean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 18:30etan eskainiko duten emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Izarraitz pilotalekuan izango dira ‘Irrien lagunen’ bi emanaldiak; 16:00etan eta 18:30ean.

Emanaldien sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:

Nola izena dute Pirritxen ume bikiek?

Erantzunak bidaltzeko epea ostegun iluntzean, hilak 17, bukatuko da. Ostiralean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide