Azterketa psikoteknikoa egiteko txanda aurrez hartu beharko da

Uztarria.eus 2011ko ots. 15a, 16:02

Neurri berria martxotik aurrera egongo da indarrean

Herritarrek 943458647 telefono zenbakira deitu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era

Gidabaimena edo bestelako zenbait baimen atera edo berritzeko egitea derrigorrezkoa den azterketa psikoteknikoaren gaineko berrikuntza bat iragarri du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, eta "Udalean hainbat eskaera jaso ondoren", azterketa psikoteknikoa egiteko aurrez ordua hartu beharko da laster. Neurri berria martxotik aurrera egongo da indarrean.

Gaur egun, Azpeitian, asteartea eta osteguna dira azterketa psikoteknikoa egin ahal izateko egunak. Arrratsaldez eskaintzen dute zerbitzua, Baigera I-eko eraikinean. Orain arte, tokira ailegatu ahala banatu izan dituzte txandak, baina hori aldatu egingo da aurrerantzean.

Martxotik aurrera, psikoteknikorako txanda hartu behar duten herritarrek 943458647 telefono zenbakira deitu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide