Otsailaren 26an, zapatuan, Gatibu musika taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko, Azpeitiko Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi plaza, 1 behea).
Sarrera hamar euro ordaindu beharko da, baina ikasle txartela dutenek edo 18 urte baino gutxiago dituztenek, bost euroren trukean erosi ahal izango dituzte.
300 lagunentzat lekua
Sanagustin kulturguneak 300 lagunentzat lekua duenez, 250 sarrera salduko dituzte aurrez eta 50 egunean bertan.