Ikasberri Krosa Ikasberri Ikastola inguruko zelaietan egingo dute

Uztarria.eus 2011ko ots. 16a, 12:02

Martxoaren 13an, zapatua, izango da eta ordutegia zehazteko dute

Antolatzaileen arabera, "ikusleentzat-eta egokiagoa da krosa Ikasberri Ikastola inguruko zelaietan egitea"

Iazko etenaren ostean , aurten, XIII. Ikasberri Krosa antolatzeko lanetan ari dira Ikasberri Kirol Elkartekoak. Aurtengo federatu eta eskolartekoen krosa, martxoaren 13an, zapatua, egingo dute Ikasberri Ikastolaren eta Esklabetako elizaren tartean dauden zelaietan. Hori izango da aldaketa nagusia, beste edizio guztiak Goenako kanpan egin baitituzte. Antolatzaileen arabera, "ikusleentzat-eta egokiagoa da krosa Ikasberri Ikastola inguruko zelaietan egitea".

Ordutegia zehazteko dutela adierazi dute Ikasberri Kirol Elkartekoek. Sariei dagokionean, berriz, diru-sariak egongo direla aurreratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide