Urtero Andoainen egiten den piano jaialdi erraldoian, Juan de Antxieta Musika Eskolako 23 ikaslek hartuko dute parte aurten. Euskal Herri osoko musika eskoletako ikasleek hartzen dute parte jaialdi honetan eta Antxietakoak ere bertan izan dira azken urteotan. 8 eta 15 urte bitartekoak dira Azpeititik joango diren ikasleak eta, jaialdira joan aurretik, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko dute Betharram aretoan, jaialdian joko dituzten abestiekin.