Otsailaren 28an jokatuko dute Baigerako karta-joko txapelketa

Uztarria.eus 2011ko ots. 17a, 11:02

Baigera Iean mus eta punto txapelketak, eta Baigera IIan tute txapelketak egingo dituzte

Parte hartzeko izena eman daiteke jada bi bulegoetan

Baigera Iean eta IIan urtero egin ohi duten karta-joko txapelketa otsailaren 28an izango da, 16:00etan hasita. Urtero moduan, Baigera Ien jokatuko dira mus eta punto txapelketak eta Baigera IIan, berriz, tutekoak. Izena eman daiteke jada bi lekuetan.

Baigerako oharrak

Baigerak bi ohar helarazi nahi dizkie elkarteko kideei. Alde batetik 2011ko urteko kuota kobratzen hasiak direla otsailaren batetik, eta bulegoetan ordaindu behar dela astegunez, 10:30etik 12:30era. Bestalde, elkarteko zereginak egin ahal izateko, ostiraletan bulegoak jendearentzat itxita egongo direla jakinarazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide