Gatiburen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2011ko ots. 21a, 17:02

Zapatuan, otsailak 26, izango da emanaldia Sanagustinen, 23:00etan

Uztarriaren zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Zein da Gatibu taldeko abeslaria?

Gatibu taldeak kontzertua emango du datorren zapatuan, otsailak 26, Sanagustin kulturgunean, 23:00etatik aurrera, eta kontzertu horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartzeko, bidali ondoko galderaren erantzuna, izen-abizenak eta telefono zenbakia, uztarria@uztarria.com helbidera:

Zein da Gatibu taldeko abeslaria?

Erantzunak bidaltzeko epea ostegun iluntzean, hilak 24, bukatuko da. Ostiralean, hilak 25, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide