Mendi buelta eta sagardotegian bazkaria antolatu ditu Lagun Onakek

Uztarria.eus 2011ko ots. 22a, 12:02

Datorren zapatuan, hilak 26, egingo dute irteera

Izena, otsailaren 24a, osteguna, baino lehen eman behar da

Lagun Onak Mendi Bazkunak otsailaren 26rako, zapatua, Isastegi sagardotegira irteera antolatu du. Aurrez, mendi buelta egingo dute. 08:00etan, Azpeitiko plazatik abiatuko dira Elosiagara, eta handik Bidaniara joango dira. Intxurretik bueltan, Aldaba Txikira joango dira eta, gero, Isastegi sagardotegira. 5-6 orduko ibilaldia egingo dute.

Izena, otsailaren 24a baino lehen Mendizaleen tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskalnet.net helbidean eman beharko da. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek sei euro. Ikasle eta langabetuek, berriz, hiru euro. Sagardotegian bertan ordainduko dute bazkaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide