Odola emateko hitzordua, bihar

Uztarria.eus 2011ko ots. 22a, 12:02

Bihar, asteazkena, 18:00etatik 21:00etara bitartean odola emateko aukera egongo da anbulatorioan

Hurrengo hitzordua martxoaren 30ean izango da

Hileroko azken asteazkeneroko legez, odola emateko aukera izango da bihar, hilak 23, anbulatorioan, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Urteari hasiera "ona" eman diotela adierazi dute Azpeitiko Odol Emaileen Elkartekoek. Joan den urtarrilean 86 odol emate izan ziren eta jendea odola ematera "animatu nahi" dute elkartekoek.

Hurrengo odol ematea martxoaren 30ean, asteazkena, izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide