Bosgarren porrota jarraian Lan Mobel Iraurgik

Uztarria.eus 2011ko ots. 22a, 13:02

Zapatuan Guadalajararen kontra jokatutako partidan 80-66 galdu zuen azpeitiar taldeak

Sailkapeneko azkenaurreko postuan dago Lan Mobel, azkenarekin berdinduta

Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeak beste partida bat galdu zuen joan den zapatuan, hilak 19, Guadalajararen kontra. 80-66 bukatu zen neurketa eta jarraian galtzen duen bosgarren partida izan zen zapatukoa.

Partida guztia markagailuan atzetik joan ziren Txakartegiren mutilak eta azpeitiar taldeko Mortellaro (21 puntu eta lau errebote) eta Ibargutxi (14 puntu, sei errebote eta lau asistentzia) izan ziren partidako jokalari onenak.

Sailkapenaren beheko postuan (hamalaugarren) dago Lan Mobel, 14 partida galdu eta sei irabazita. Atzetik, 15. postuan, Leyma Basquet Coruña taldea du puntu berdinekin.

Datorren partida, ostiral honetan izango da, hilak 25, 21:00etatik aurrera Kiroldegian. Sailkapenean hamargarren den Regal FC Barcelona taldearen aurka ariko dira Txakartegiren mutilak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide