Sokamuturraren dokumentalaren aurrerapena

Uztarria.eus 2011ko ots. 23a, 09:02

Larunbat honetan (hilaren 26an) izango da Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren estreinaldia, eta Zezen Beltz elkarte argitaratzaileak lanaren trailerra jarri berri du Interneten.

Sanagustin kulturgunean izango da dokumentalaren estreinaldia, 18:30ean hasita, ekitaldi irekian. Ordu eta laurdeneko iraupena du lanak.

Zezen Beltzek DVDa hamar eurotan jarriko du salgai, herriko taberna eta denda batzuetan, larunbat arratsaldetik aurrera.

Enekoitz Esnaola da dokumentalaren zuzendaria. Errealizadore lanak Lara Madinabeitiak egin ditu.

Berria-k otsailaren 20an ateratako erreportajea

Urola Kostako Hitza-k otsailaren 24an ateratako elkarrizketa

DVDa salgai hainbat tokitan

Zezen Beltz elkarteak larunbat (otsailak 26) arratsaldetik bertatik jarriko du salgai sokamuturrari buruzko dokumentala, 10 eurotan. Toki hauetan, hain zuzen: Azpeitian Juantxo Txiki, Pastorkua, Ametsa, Patxo, Eguzkitza, Lagun Onak M.B., Azpeitia, Orkatz, Etxe Zuri eta Jim Clark tabernetan, kiroldegikoan ere bai, Loiola hotelean eta Kili Kolor dendan. Azkoitian ere egongo da salgai: Zurt, Ttakun eta Elurra tabernetan. Igandean (otsailak 27) Sanagustinen ere egongo da erosteko aukera, musika bandaren kontzertuan.

Azken albistea (otsailak 26, 19:19). Jendetza estreinaldian

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide