Gernikako Akordioaren ekitaldi nazionalerako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko ots. 23a, 11:02

Zapatuan, hilak 26, Donostian egingo dute ekitaldia, 17:30ean hasita

Autobuserako izena Orkatzen eman behar eta zapatuan, 16:30ean irtengo du autobusak anbulatoriotik

Datorren zapatuan, hilak 26, Gernikako Akordioaren harira, ekitaldi nazionala egingo dute Donostiako Atano III. pilotalekuan, 17:30ean hasita.

Bertara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian, eta izena Orkatzen eman behar da. Zapatuan anbulatorio aurretik aterako da autobusa, 16.30ean.

Azpeitian jaso du babesa

Gernikako akordioak Azpeitian ere jaso du babesa. Joan den azaro bukaeran egin zuten akordioaren aurkezpena eta, orduz geroztik, herritarrek batzarrak egin dituzte. Akordioarekin bat egiten duten talde desberdinek, berriz, argazkiak atera dituzte. Hala nola, emakumeek, ikasleek, langileek, kazetariek...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide