Urrezko Aizkorako binakako finalak jokatuko dira igandean, Izarraitzen

Uztarria.eus 2011ko ots. 24a, 11:02

.12:00etan hasiko dira eta hiru mailatako finalak jokatuko dituzte

Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai

Datorren igandean, hilak 27, Urrezko Aizkorako binakako finalak jokatuko dira, Izarraitz pilotalekuan. 12:00etan hasiko dira eta hiru mailatako aizkolariek jokatuko dituzte finalak: Urrezko Mailakoek, Zilarrezko Mailakoek eta Gaztetxoen Mailakoek.

Urrezko Mailan, Arrospide eta Mugerza II Azurmendi eta Atutxa II.ren kontra lehiatuko dira eta 28 enbor ebaki beharko dituzte. Zilarrezko Mailan, Dorronsoro eta Mugerza III Kañamares I eta Kañamares III-ren kontra arituko dira eta 22 enbor moztu beharko dituzte. Azkenik, Gaztetxoen Mailan, Kortxero eta Vicentek Otaño eta Zabaletaren kontra jokatuko dute finala, eta 14 enbor ebaki beharko dituzte. Kortxerok Saralegiren lekuan jokatuko du, operatu egin dutelako.

Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, finalak hasi baino bi ordu lehenago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide