Zurriola taldea Sabino Arana Goiriren bizitzan oinarritutako Sabin
filma grabatzen ari da, urtarrilaz geroztik, gero ETBn emateko. Patxi Barco da zuzendari eta gidoia, berriz, Carlos Zabalarena da.
Asier Hormazak egingo du Sabino Aranaren papera. Jose Mari Berasategi, Zorion Egileor, Joseba Apaolaza, Iñaki Beraetxe, Alvaro Garaialde, Itziar Ituño, Aitor Beltran, Gotzon Sanchez, Oihana Maritorena, Joli Paskualena, Yago Mateo eta Esther Velasco aktoreek ere hartuko dute parte.
Datorren astelehenean, otsailak 28, Azpeitian egingo dituzte grabaketak. Goizean, plaza itxita egongo da auto eta oinezkoentzat, 07:00etatik 12:00etara bitartean, grabaketak direla-eta. Arratsaldean, berriz, Foru Ibilbideko (Frantziskanetako konbentu ingurua) errepidea moztuko dute, 14:00etatik 18:00etara bitartean.