.2009ko otsailaren 28az geroztik Mikel Gorrotxategi Alabier
(Azpeitia, 1980) pandero-jotzailea izan da Euskal Herriko trikitixa Elkarteko lehendakaria . Elkarteko Batzar Nagusia joan den asteburuan egin berri dute eta 'Alabier'ren lekukoa Agurtzane Elustondo legazpiarrak hartu du.
Lehendakariorde berria ere aukeratu zuten batzarrean eta Josu Arrizabalaga Izer
izango da kargu hori beteko duena.