Uztarria Komunikazio Taldeak Gatiburen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean. Idoia Argarate eta Asier Berasategi izan dira irabazleak, eta beraz, bihar, zapatua, 23:00etan eskainiko duten kontzerturako sarrera bana eskuratuko dute.
Zein da Gatibu taldeko abeslaria? galderari erantzun behar zitzaion sarreren zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Alex Sardui da.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.