Gorka Karapeto Azpeitiko eskalaitzaileak jaso du kirol eskaladako jarduera onenaren 'Angel Sopeña' saria. Atzo, otsailak 25 ostirala, ospatu zuten Gasteizen Euskal Mendizaletasunaren XV. Gala eta han jaso zuen azpeitiarrak saria.
Karapetok duela gutxi kateatu du 9a mailako bere bigarren bidea, Esclatamasters, Lleidako Perles eskalada gunean (Herrialde Katalanak). Bere ibilbidea eta azken sei urteetan Euskadiko kirol eskalada txapelketa lau aldiz irabazi izana hartu du aintzat EMFk azpeitiarrari saria ematerakoan.
Euskal Mendizaletasunaren baitan erreferentziazko ekitaldi bilakatu den ekitaldian hainbat sari banatu zituzten, Karapetori eskainitakoz gain, Edurne Pasaban mendizale tolosarrari eman zioten emakume mendizaleei eskaintzen diote 'Loli Lopez Goñi' saria. Mendiko Lasterketen saria, berriz, Nerea Amilibia aiarrarentzako izan zen.
Iturribero elkarteak antolatuta egin zuten jaialdia eta Euskal Mendizale Federazioaren eta Pyrenaica
aldizkariaren sariak banatu zituzten.