Joan den zapatuan, hilak 26, Kaldereroen festa ospatu zen herrian. Bandako beteranoak omendu zituzten eta ume ugarik hartu zuen parte kalejiran.
.18:00etan, Iturritxiki ludotekan elkartu ziren kaldereroak eta askaria egin zuten bertan. 19:30ean hasi zuten kalejira eta kalez kale ibili ziren, zartagiak astintzen. Ordubeteren bueltan bukatu zuten kalejira eta ludotekan elkartu ziren berriro parte hartzaileak.