Martxoren 8an, asteartea, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Emakumeen Eguna dela "ospatu eta aldarrikatzeko" asmoz, emakumeen bazkaria antolatu dute martxoak 5, zapaturako.
.14:00etan izango da Sanjuandegiko auzo elkartean (lehen bodega zena). Ikasle eta langabetuek 8 euro ordaindu beharko dute eta langileek, berriz, 10 euro. Izena, martxoaren 2rako (bihar) eman beharko da Orkatz edo Txarrantxa tabernetan.