Martxoaren 8an, asteartea, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako Bilgun Feministak.
Zapatuan, hilak 5, emakumeen bazkaria egingo dute Sanjuandegiko auzo elkartean (lehengo bodega). Gaur, martxoak 2, bukatuko da bazkarirako izena emateko epea.
Martxoaren 10ean, osteguna, Emakume baserritarrek Krisia eta prekarietatea
gai hartuta, hitzaldia emango dute 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Martxoaren 11n, ostirala, laburmetrai eta poesia emanaldia izango da Gaztetxean, 22:00etan hasita. Martxoaren 12an, zapatua, berriz, ekitaldia, txotxa eta Trikiots taldearekin erromeria izango dira Gaztetxean, 20:00etatik aurrera.
Elkarretaratzerik ez
Aurten martxoaren 8a astearte karnabala denez, eta zezena, txaranga eta abar egoten direnez kalean, elkarretaratzerik ez egitea erabaki du Bilgune Feministak.