Domusak Gipuzkoako Pyme saria jaso du

Uztarria.eus 2011ko mar. 3a, 12:03

Gizpuzkoako enpresa txiki eta ertainei dagokien saria jaso du

Atzo, martxoak 2, Domusako presidente Arkaitz Aizpuruak jaso zuen saria Donostiako Ganberan

Berogailu eta eguzki-energia sistemak egiten dituen Domusa enpresak Gipuzkoako Pyme, enpresa txiki eta ertainei dagokien saria jaso du.

Atzo, martxoak 2, egin zuten Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu enpresen XIX sari-banaketa Donostiako Ganberan. Domusako presidente Arkaitz Aizpuruak jaso zuen saria eta, Domusako kideen "esfortzua eta konpromisoari esker" lortutako saria dela adierazi zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide