Joan den zapatuan, hilak 5, Orixe Sariketako finala jokatu zuten Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean. Jokin Urangak txapela irabazteaz gain, entzuleek hala erabakita, kartzelako bertso onenaren saria ere jaso zuen. 80 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko.
Hona bertsolariek lortu zuten puntuazioa:
Jokin Urangak: 375 puntu
Iñaki Gurrutxagak: 369 puntu
Iñigo Manzisidor 'Mantxi': 364,5 puntu
Nahikari Gabilondo: 364 puntu
Iratxe Ibarra: 348,5 puntu
Felix Zubia: 335,5 puntu