Baigera Erretiratuen Elkarteak bazkideen ohiko batzar orokorra egingo du bihar, osteguna eta martxoaren 10a. Baigera I eraikinean izango da, 17:00etan.
Hauek dira aurtengo batzarrean landuko dituzten gaiak:
- 2010eko apirilaren 28ko ohiko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2010eko ekintzen memoria eta 2011ko ekintza plana.
- Baigera elkartea.
- 2010eko kontuen aurkezpena eta onarpena eta 2011. urteko aurrekontua.
- Gipuzkoako Federazio Probintzialetik irteteko arrazoiak eta Garatzeb Eskualdeko Federazioaren sorkuntza eta helburuak, Garatzen-eko lehendakari Felix Urangak aurkeztuta.
- Nagusien Kontseiluaren helburua eta funtzionamendua.
- Zuzendaritza batzordearen berritzea, horrela badagokio.
- Batzordeak 2011rako dituen helburuak.
- Galderak eta erreguak.
Bilera amaitu ondoren, mus, tute eta puntto karta txapelketetako irabazke eta azpitxapeldunei sariak banatuko dizkiete. Horrekin batera, bertaratzen diren bazkideei askaria ere emango zaie.