Izarraitz Igeri Elkartekoek lau domina eskuratu zituzten asteburuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 11a, 13:03

Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan izan ziren Irunen

Ainhoa Goenaga Sabadellen izango da datorren astean, Espainiako Neguko Txapelketan

Joan den martxoaren 5ean eta 6an, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik, Irunen. Guztira, lau domina lortu zituzten: hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

Ainhoa Goenagak bi zilarrezko domina lortu zituen; 100 eta 200 metro bizkarrez. Pablo Etxeberriak, berriz, 200 metro estiloetan lortu zuen zilarrezko domina eta brontzezkoa 400 metro librean.

Dominarik lortu ez zuten probetako postuak:

.100 metro librean: Ainhoa Goenaga (4.postua), Jon Irigoien (10. postua), Unai Orbea (12. postua) eta Jon Odriozola (17. postua).

.100 metro bularrez: Jon Odriozola (13. postua).

.400 metro librean: Jon Odriozola (7. postua).

.100 metro tximeletan: Jon Irigoien (4. postua).

.100 metro estiloetan: Jon Irigoien (13. postua).

.200 metro librean: Pablo Etxeberria (6. postua) eta Unai Orbea (14. postua).

.100 metro bizkarrez: Unai Orbea (7. postua).

Taldekako frogan mutilek hartu zuten parte: 4x100 librean eta 4x100 estiloetan, eta 12. eta 14. postuak lortu zituzten hurrenez hurren.

Ainhoa Goenaga Sabadellen

Datorren astean Ainhoa Goenaga azpeitiar igerilaria Sabadellen izango da Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan. 100 metro eta 200 metro bizkarrez probetan hartuko du parte denboraldian zehar lortutako markei esker.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide