Joan den astean, 22. Europako dantza txapelketa jokatu zen Torremolinosen (Malaga). Han izan zen Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin.
Pasodobleko Europako txapeldun izendatu zituzten. Gainera, vals, tango eta pasodoble nahasketan hirugarren postua lortu zuen bikote euskaldunak. Hurrengo helburua Mexikon jokatuko den Munduko txapelketa du bikoteak.
Irabazten duten hirugarren aldia
Txapelketa hori irabazten duten hirugarren aldia da, 2000 eta 2007an ere Europako txapeldun izendatu baitzituzten.