Jose Antoni Azpiazuk berak idatzitako Azpeitiko industria eta merkatalgoa erdi aroan
liburuaren harira, hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, 19:00etan hasita, Sanagustinen. Mikel Alberdik egingo ditu moderatzaile lanak.
Azpeitiak herri gutuna jaso zueneko 700. urteurrenaren harira Udalak ateratako zazpi liburuetako bat da Azpeitiko industria eta merkatalgoa erdi aroan
. Udalak, zazpi liburuen egileekin antolatu nahi ditu hitzaldiak. Joan den hilean eskaini zuen Juan Madariagak lehenengoa, Azpeitia: gizarte, kultura eta pentsamoldea
liburua oinarri hartuta. Apirilean, berriz, Jose Maria Zuazok eskainiko du Ilustrazio garaia eta lehenengo karlismoa Azpeitian
liburuaren harira.
Liburuak erosteko aukera
Hitzaldira bertaratzen direnek Azpeitiko industria eta merkatalgoa erdi aroan
liburua erosteko aukera izango dute 15 euroren trukean. Zazpi liburuko bilduma erosi nahi duenak, berriz, 70 euro ordaindu beharko ditu, nahiz eta mometuan, bost liburu dauden argitaratuta.