Gaur hasiko da futbito txapelketa

Uztarria.eus 2011ko mar. 17a, 12:03

Bi partida jokatuko dituzte; 19:00etan eta 20:00etan

Guztira, 12 taldek eman dute izena txapelketan

Aurten ere ez du hutsik egingo Betharrametako futbito txapelketak. Gaur, osteguna, hasiko da lehia 19:00etan. Korrale B eta Akertzulok jokatuko dute lehenengo partida eta, bigarrena, Akerbeltz eta Intz taldeek, 20:00etan hasita. Martxoko eta apirileko ostiraletan ez da partidarik izango. Apirileko bigarren astean ere ez, Gazte Astea ospatuko dutelako. Maiatzean, berriz, aste guztian jokatuko dituzte partidak.

Denera, 12 taldek eman dute izena. Aldaketak ditu, ordea, aurtengo txapelketak. Aurreko urteetan ez bezala, talde guztiek elkarren kontra jokatuko dute (talde bakoitzak hamaika partida) eta finalerdietarako txartelak liga horretan lehenengo lau postuetan bukatzen dutenek eskuratuko dituzte.

Finalerdiak eta finalak noiz jokatuko diren zehaztu gabe dago oraindik, baina finalerdiak goizez izango direla eta finalak arratsaldez adierazi dute Gaztetxekoek.

Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu die lekukoa.

Honakoak dira parte hartuko duten taldeak:

  • Korrale A
  • Korrale B
  • Akertzulo
  • Akerbeltz
  • Intz
  • Akosatorrak
  • Satorzulo
  • Satorrak
  • Sastrakie
  • Lastopardue
  • Katxitarrak
  • Potrozorriyek

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide