Agur esango diote gaur Jagoba Astiazaranek, Ainhoa Ansak eta BeƱat Gaztelumendik Piano bat boertsotan proiektuari. Gaur eskaniko dute azkenekoz, izan ere, oraingoan kafe kantaldi formatuan, 2006tik Euskal Herriko 50 herritatik igaro den ikuskizuna. Gaur, 22:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean euskal kantak, jendearen eskakizunak eta inprobisazioa nahastuko dituzte. Azken emanaldiak "inoiz baino une hunkigarri gehiago" izango dituela jakinarazi dute.
Iaz emanaldi asko eskaini izana eta Ansaren berehalako amatasuna medio, atseden hartzeko garaia iritsi zaio taldeari. Pena du, ordea, Astiazaranek: "Inork ez du proiektu honekin jarraituko, eta pena da, jendea kantatzeko gogoz dagoela ikusi baitugu". Dena den, zestoarra oso pozik dago egindako lanarekin: "Inoiz egin dudan proiekturik politena da".
Elkarri irakasteko bidea
Proiektu hau hasi zutenean, zenbat euskal kanta zekizkiten "erakutsi" nahi zutela diote. "Orain, ordea, kontratu naiz hasi nitzenean ez nekiela ezer gaur egun dakidanarekin alderatuta". Publikoaren elkarrekintzarekin, bai jendeak, bai hirukoteak berak ezagutzen ez zituzten abesti asko ikasi dituztela dio Astiazaranek. "Azken honetan ere, jendeak parte hartzea nahi genuke, giroa gogoaren arabera aldatu ahal izateko".