Sare sozialen inguruko hitzaldia izango da datorren astean

Uztarria.eus 2011ko mar. 18a, 12:03

Astelehenean euskaraz eta asteartean gazteleraz izango dira, Urola Ikastolan, 18:30ean hasita

Iratxe Esnaola izango da hizlaria

Datorren astean, hilaren 21ean eta 22an, Sare sozialen inguruko hitzaldia eskainiko du Iratxe Esnaolak Urola Ikastolan.

Sare sozialek eskaintzen dituzten aukerez eta arriskuez hitz egingo du solasaldian. Astelehenean euskaraz izango da eta, asteartean, berriz, gazteleraz. Bi hitzaldiak 18:30ean izango dira, Urola Ikastolako erabilera anitzeko gelan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide