Emakume Mahaiak gaurko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du

Uztarria.eus 2011ko mar. 18a, 13:03

Gaur, ostirala, 19:30ean izango da, plazan

Herenegun hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko deitu du elkarretaratzea Bilgune Feministak

Herenegun, asteazkena, Nuarbeko urtegian hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko Bilgune Femnistak deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Emakumeen Mahaiak. Gaur, ostirala, izango da 19:30ean hasita, plazan.

Hona Azpeitiko Emakume Mahaiaren idatzia:

Egun hauetan berri beldurgarri bat izan dugu gure herrian: Nuarbeko urtegian Amaia Azkue Zarauzko bizilaguna hilda agertu da.

Jasotako golpe gogor eta jipoi bortitzaren ondorioz eraila izan da. Nahiz eta indarkeria guzti honek kausa desberdinak izan ditzakeen eta erailketa hau aldagai desberdinen eraginez gertatu zitekeen, zeharka, modu inplizitu batean, emakumeen kontrako indarkeria ere hor dagoela iruditzen zaigu.

Gure herrian emakume bat modu bortitz honetan erailtzearekin kalera atera eta hilketa hau salatzeko eta bere gertukoei gure elkartasuna adierazteko beharra sentitzen dugu.

Ondorioz, Emakumeen Mahaiak gaur arratsaldeko 7:30ean Bilgune Feministak deitutako kontzentrazioan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide