Herenegun Ibaiederreko urtegian hilda aurkitu zuten Amaia Azkuerena izan daitekeen autoa Loiolan aurkitu dute gaur, ostirala.
Uztarriari lekuko batek esandakoaren arabera, Ertzaintzak bazkalondoan prezintatu egin du ibilgailua eta 15:30ak aldera eraman egin dute. Loiolako tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan zegoen kotxea -Renault Megane bat, antza-. Beste lekuko baten arabera, ustez hildako emakumearena izan daitekeen autoa joan den asteazkenetik, gorpua urtegian aurkitu zuten egunetik, zegoen Loiolako aparkaleku horretan.