San Jose Eguna ospatuko dute bihar Loiolako auzotarrek. Mendi biatloiarekin hasiko dira auzoko festak, eta igandean egun osoko jaiaz gozatzeko aukera izango da.
.X. Mendi Biatloia 16:30ean hasiko da. Lasterkariek 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute mendiko bizikletarekin, bost kilometroko zirkuituari bi itzuli emanez. Ondoren, lau kilometro lasterka osatu beharko dituzte kirolariek, kilometro bateko zirkuituari lau itzuli emanez. Parte hartu ahal izateko 10 euro ordaindu behar dira irteera gunean bertan.
Biatloia bukatuta, sariak banatuko dituzte Loiolatxo elkartean. Gainera, parte hartu duten guztientzat txotxa eta modadutxoa izango dira.
Egun handia, igandea
Igandean etorriko da Loiolako festen egun handia. Goizetik hasita, Loiolako Festa Batzordeak hainbat ekitaldi antolatuko du auzotarren eta bisitarien gozamenerako. Umeentzako eta helduentzako ikuskizunak izango dira egunean zehar, baina, urtero legez, asto lasterketak sortuko du ikusminik handiena.
Sanjosetako egitaraua
- Martxoak 19, larunbata
- 16:30. Loiolako X. Biatloia.
- Martxoak 20, igandea
- 11:30: Zezen txikiak eta poniak.
- 13:00: Asto lasterketa.
- 17:30: Herri Kirolak: Goenatxo II.a eta Ostolaza harrijasotzaileen erakustaldia, eta Olasagasti eta Nazabal aizkolarien saioa.
- Egun osoan. Egurrola aita-semeak trikitiarekin.
- Martxoak 26, larunbata
- 21:30. Auzo afaria, Elustondo anai-arrebek girotuta.
Lore eta landare azoka
San Jose eguna aprobetxatuz, lore eta landare azoka antolatu du Udalak. Bihar herriko plazan egingo dute azoka 09:00etatik 13:00etara. Hamar saltoki inguru jarriko dituzte loreak eta landareak erakutsi eta saltzeko.