Iazko partaidetza berdina izan zuen zapatuan, hilak 19, Loiolako X. Mendi Biatloiak. 39 lagunek hartu zuten parte bizikletako zein lasterkako proban.
Usurbilgo Ion Korta nagusitu zen 41:42 denborarekin; bigarren, iazko txapelduna Xabat Manzisidor sailkatu zen 42:25 denbora eginda. Hirugarrena, txapeldunaren anaia, Unai Korta izan zen 42:37 denborarekin. Azkarren helmugaratu zen auzotarra, berriz, Unai Lasagabaster Axkiola
izan zen.