Lagun Onak M.B.-k helduentzako irteera antolatu du datorren larunbaterako, apirilak 2. Jaizkibelgo itsasertzeko bigarren etapa egingo dute, Mendiburu monumentutik Hondarribirainokoa, eta bospasei orduko ibilbidea izango da.
Larunbatean 08:00etan aterako dira plazatik eta autobusez egingo dute joan-etorria. Izena, ostegunera bitartean eman ahal izango da tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskanet.net-en. Bazkideentzako prezioa 4 eurokoa da, bazkide ez direnentzat 6 eurokoa eta ikasle eta langabetuentzat 3 euro.