Datorren zapatuan, apirilak 2, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, ezker abertzalea legeztatzeko eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Martxa La Casillatik abiatuko da, 17:30ean.
Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!
lelopean egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeitian. Orkatzen eman behar da izena eta zapatuan, 15:45ean abiatuko da Etxe-Zuri taberna aurretik Bilbora.