Lagun Onak M.B.-ko sei kide, bi mendi lasterketatan

Uztarria.eus 2011ko api. 1a, 13:04

Martxoaren 27an, Saran eta Urnietan lasterketa bana jokatu zen

Zuzenien Xoxoteko proba bertikala uztailaren 3an jokatuko da

Hasi da mendi lasterketen denboraldia eta joan den igandean, martxoak 27, Lagun Onak Mendi Bazkunako bost kidek hartu zuten parte Sara Korrika Trail mendi lasterketan eta, guztira, 600etik gora izan ziren proban. Lagun Onak M.B.ko kideetan lehena, IƱaki Korta izan zen (9. postua), 2:05:16 denbora eginda. Joseba Altunak hamargarren egin zuen, 2:08:11 denborarekin. Xabier Kortak (17. postua) 2:11:20 behar izan zituen proba bukatzeko. Arkaitz Iraetak (36. postua), berriz, 2:17:59. Jon Bikendi hasi eta 2:23:13 helmugaratu zen, 59. postuan.

Bestalde, Urnieta-Adarramendi mendi lasterketa ere jokatu zen. Bertan izan zen Lagun Onak M.B.ko Borja Eizagirre. 1:23:13 behar izan zituen helmugara iristeko, eta 104. postuan bukatu zuen proba.

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen

Zuzenien, uztailaren 3an

Lasterketa Bertikalen Kopako lehenengo proba ekainaren 19an izango da Txindokin. Bigarrena, berriz, Zuzenien Xoxoteko proba bertikala izango da eta uztailaren 3an jokatuko dute. Lasterketa Bertikalen Kopako hirugarren hitzordua Uharte Arakilen izango da irailaren 18an. Azkena, berriz, urriaren 1ean Anboton izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide