Iraurgik 74-66 galdu du Avilan, eta azkena da sailkapenean

Uztarria.eus 2011ko api. 2a, 23:04

Salbazioa lortzeko denboraldiko azken bi partidetako bat irabazi beharra du

Ostiralean Azpeitian jokatuko du, Tarragonaren aurka (21:00)

Lan Mobel Iraurgik bolada txarrarekin segitzen du, 74-66 galdu baitu gaur Avilan, eta orain Espainiako Zilarrezko LEB Ligako sailkapenean bera da azkeneko tokian dagoena; jaitsiera postuan dago, beraz —azkena jaitsiko da—.

Bi jardunaldi falta dira liga bukatzeko, eta Iraurgik salbazioa lortzeko bietako bat irabazi beharra du. Tarragonaren kontra jokatuko du hurrena, Azpeitian (ostirala, 21:00). Sailkapenaren erdialdean dago Tarragona. Denboraldiko azken partida Promobys Tijolaren aurka izango du, Almerian —hirugarren-laugarren dabil hura—.

Avilako partidako partzialak: 10-8, 18-15, 20-25, 35-37 —atsedena—, 45-45, 55-51, 64-58 eta 74-66.

Lan Mobel Iraurgiko saskiratzaileak: Ibargutxi (7), Bratton (12), Paez (10), Aritz Martinez (11), Mortellaro (15); Osa (3), Borja Martinez (5), De la Fuente (1), De la Iglesia (2).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide